LAB SINDIKATUA

Burujabetza bai ala bai

Data | Martxoa 26, 2012 | Egilea | Ainhoa Etxaide | Ez dago iruzkinik

Gezur asko entzun ditugu erreforma honen justifikazio itxurarekin. Gezur nagusia, bere onurak luzera ikusiko ditugula, enpresak lehiakorragoak izango direlako eta horrek enplegua sortuko duelako. Gezurra da. Lehiatzeko gaitasuna prezioetan kokatzen duen ereduak porrot egin du mundu mailan ekoizle berriak nagusitu direnean. Beti egongo da gehiago eta merkeago produzitzen duenik. Guztiz kontrajarria da lehiatzeko gaitasuna kalitatean eta balio erantsian kokatzea, eta muturreko prekarietatean oinarritzen den lan merkatua ezartzea. Erreformak motzera kalitatezko enplegua suntsitzeko eta luzera esklabotzara gerturatuko gaituen enplegua sortzeko balio du, ez dago besterik.

Enpresa handi eta transnazional gutxi batzuen neurrira egina dago. Gutxi batzuk oraindik eta gehiago aberastuko dira; gure lan eskubideen kontura etekinak lortuko dituzte eta horiekin espekulatuz irabaziak biderkatuko dituzte. Hori da erreforma honen arrazoi eta helburu bakarra.

Euskal enpresen lehiakortasuna handitzeko aitzakiaz egin duten erreforma izanik, ezin dugu arazo handi bat aipatu gabe utzi: «Espainia» marka zama bat da nazioartean lehiatzeko eta erreforma honekin gaur atzo baino lotuagoak gaude marka horri. «Made in Spain» jartzen duen edozein gauzak balio du «made in Germany» jartzen duen zerbaitek baino gutxiago, ez ditu beste edozein markak baino ate gehiago irekitzen eta finantziazio iturriak bilatzeko zailtasunak ematen ditu.
Gehiago irakurri

Gelditu egin behar dugu, aurrera egingo badugu

Data | Martxoa 11, 2012 | Egilea | Jagoba Zulueta | Ez dago iruzkinik

Patronalek eta gobernuek betiko leloari eutsi diote: grebak ez du lanposturik sortuko. Hauek bai direla konstanteak mezuarekin. Esan zezaketen ere grebak ez dituela lanpostuak suntsitzen edo grebak zer ez duen sortzen aztertzeari eta jakinarazteari eutsi nahiko baliote, gaixotasun larririk ez duela eragiten eta aldaketa klimatikoan ondoriorik ez duela zabal zezaketen. Jakina, nagusitzen zaien kezka lanpostuak zerk sortzen dituen eta zerk ez baldin bada, zerrenda luzea eman diezaieket laguntze aldera: kaleratzeek ez dute lanposturik sortzen, lan eskubideen murrizketak ez du lanposturik sortzen, zerbitzu publikoen murrizketak ez du lanposturik sortzen, bankuei diru publikoa ematek ez du lanposturik sortzen, pentsio publikorako eskubidea urteetan atzeratzeak ez du lanposturik sortzen, lan erreformak ez du lanposturik sortzen. Hamaika dira zerrenda horretan sar ditzazkegunak, baina patronalen eta gobernuen kezka soilik grebak eragiten du.

Langabeziaren tasa handiaren tragedia edozein neurri justifikatzeko txantaje bilakatu da. Eskubiderik gabeko langileak eskuratzeko eta zerbitzu publikoen sistema goitik behera botatzeko urratsa lotsarik gabe egin dute. Eta hori konpentsatzeko, adibidez, bankak praktika onen katalogo bat edukiko du, borondate propioz jarraitu beharko dutena aplikatzeko. Kuriosoa da legez sekulako basakeriak egiten ari direnean, banakari lotutako neurri hauek borondatezko kapituluan geratzea.
Gehiago irakurri

La alternativa de Euskal Herria ante la crisis debe priorizar la capacidad de decisión de las mujeres

Data | Martxoa 8, 2012 | Egilea | Zaloa Ibeas | Ez dago iruzkinik

La alternativa de país que debemos construir para Euskal Herria tiene que repetar la palabra y, sobre todo, la decisión de las mujeres. Para que esta alternativa sea válida para la mitad de la población y verdaderamente democrática, necesita de una perspectiva feminista. Un nuevo modelo político, económico y social para nuestro pueblo sólo estará realmente basado en la justicia social si está dirigido a superar la triple opresión que sufrimos las mujeres en Euskal Herria.

Póngase a temblar cuando le garanticen su supervivencia

Data | Martxoa 7, 2012 | Egilea | Sonia González | 2 iruzkin

Garantizar la supervivencia de algo es el mantra repetido una y mil veces por parte de instituciones, patronales, banca, gobiernos y ministerios últimamente. Es el top-hit de los éxitos comunicativos de moda esta temporada. Para cualquier tema. Para cualquier elemento con el que pretendan acabar.

Así, según empezaron a garantizar el Estado de Bienestar, no tardamos mucho en ver los resultados. Para ejemplo, un botón; mejor dicho, un hospital. Se van cerrando plantas y quirófanos, las listas de espera son cada vez más interminables, las camillas ocupan los pasillos y no hay personal que nos atienda. Así es como se “garantiza la supervivencia” de los servicios públicos, lo que, por supuesto, cada vez es menos extrapolable a la supervivencia de la población.

El mundo del discurso político es el mundo al revés. Es la desvergüenza de la mentira y la tergiversación de las palabras y, con ellas, de la realidad. Como decía Humpty Dumpty en Alicia en el País de las Maravillas, “cuando yo uso una palabra quiere decir lo que yo quiero que diga… ni más ni menos. La cuestión es saber quién es el que manda”.
Gehiago irakurri

Parekidetasun garaian bizi garela esatea gezur hutsa da

Data | Martxoa 6, 2012 | Egilea | Ainhoa Etxaide | Ez dago iruzkinik

Langile familia batean jaio eta hazi naiz; aita beti lanean etxetik kanpo eta ama beti lanean etxean. Gurasoak beti ahaleginetan, baina ezin iritsi denok guztia dugula eskura esaten digun sistema honetan. Bi aukera nituen, orduan: gurasoek ahalegin gutxi egiten zituztela pentsatzea, edo sistema hau kaka hutsa dela pentsatzea. Bigarrenaren alde egin nuen, noski. Pixkanaka inguruko guztia betaurreko kritikoekin begiratzen hasten zara, eta emakumea bazara, goiz ala berandu betaurreko bereziak jartzera iristen zara; geroz eta moreagoak, bizitzan aurrera egin ahala.

Txikitan amari zeozer eskatu eta itxaroteko esan zidan, aitak kobratzean erosiko genuela. Eta zuk noiz kobratzen duzun galdetuta, «nik ez dut lanik egiten» erantzun zidan. Nire ama ez zen gelditzen, eta lagunei galdetuta, eurenak ere ez. Amari galdetuta, lan horrek ez omen zuen balio. Txikia nintzen, ez nion garrantzirik eman. Baina hor geratu zen, oraindik gogoratzen dudalako.

Mundua morez ikustea ibilbide baten emaitza izan da nire kasuan. Eta batez ere sindikatuan ikasi dut, betaurreko oso moreak zituzten eta gaur oraindik dituzten emakumeen ondoan. Politikoki zuzena zena alde batera utzi eta apurtzailea denari balio politiko osoa ematen jakin duten emakumeekin. Agian horrek asetzen eta erakartzen ninduen batez ere. Politikoki zuzena dena aspergarria da berez, eta gainera ez du gauzak aldatzeko balio, politika nola dagoen ikusita.

Arrazoi gehiegi daude esateko gezur hutsa dela parekidetasunaren garaian bizi garela. Datuak ez dira aldatzen. Beti daude diskriminazioa bere horretan mantentzen dela adierazten duten datuak, soldatetan alde nabarmena dagoelako, kontratazioa prekarioagoa delako, edota langabezia beti delako handiagoa. Eta arazoak erreproduzitu egiten dira emakumearen bizitzan, modu ezberdinetan izan arren. Gaztetan seme-alabak zaintzen dituzu, ondoren gurasoak eta orain bilobak.
Gehiago irakurri

Burujabetza politikoan ezinbestekoa zaigu auzi ekonomikoari tajuz heltzea

Data | Otsaila 10, 2012 | Egilea | Sonia González | Ez dago iruzkinik

“Euskal Herrian aldaketa politikorako prozesua zabalik dago, Gobernu espainolak ukatu eta eragotzi nahi badu ere. krisi ekonomikoaren enbatak erakusten digu herri gisa eskuratu behar dugun burujabetza politikoan ezinbestekoa zaigula auzi ekonomikoari tajuz heltzea eta gure herriaren oraina eta etorkizuna erabakitzeko baliabideak lehentasun osoz kokatzea. prozesuaren beraren etorkizuna, aldaketa politikoaren arrakasta, horren baitan egon daiteke.

Horregatik bereziki aipagarriak dira alderdi politiko abertzale eta ezkertiarrek larunbaterako deitu manifestazioak. Lehen aldiz krisi honetan eragile politikoek urratsa egin dute eta soluzioaren norabidea herri moduan egin behar dugun borrokan eta prozesuan kokatu dute.”

Honelaxe, eta askoz zabalago, azaldu zigun sindikatuko kidea den Jagoba Zuluetak lehengo egunean Info7 irratian.

2012_02_06 Jagoba Zulueta

Confrontar para avanzar

Data | Otsaila 8, 2012 | Egilea | Garbiñe Aranburu | Ez dago iruzkinik

La actual crisis nos está demostrando que los derechos se pueden perder en un día por mucho esfuerzo y lucha que costara conseguirlos. La clase trabajadora vasca viene respondiendo a la imposición que suponen las reformas laborales, y al robo de derechos en los centros de trabajo, pero en LAB pensamos que es hora de superar la fase de resistencia y de dotarnos de instrumentos para comenzar a recorrer otro camino. Uno propio que nos permita responder a las necesidades de la sociedad vasca en general y de los trabajadores en particular.

La negociación colectiva debe ser una herramienta de distribución de la riqueza, es el espacio en el que la parte social y empresarial miden sus fuerzas, y estas fuerzas no se miden por igual en el ámbito del Estado y en Euskal Herria. Aquí un modelo sindical que apuesta por la lucha como única forma de conseguir avances en la negociación colectiva ha generado mejores convenios, con mejores salarios y menores jornadas, que los convenios firmados en el Estado condicionados por un sindicalismo pactista y agotado. Por lo tanto, el resultado de la negociación colectiva en nuestro ámbito no son “privilegios” como afirma la patronal. ¿Por qué es un privilegio que la media de la productividad de las y los trabajadores vascos esté por encima de la media europea, mientras la participación de los salarios en el PIB han perdido siete puntos?

En Hego Euskal Herria el modelo de negociación colectiva tiene en el convenio provincial sectorial su base fundamental y es la referencia para la mayoría de los trabajadores, estableciendo una base mínima. En este modelo el ámbito de empresa ha servido para mejorar los derechos recogidos en el provincial sectorial. La última reforma y la que está en curso son un ataque directo a este modelo. El ataque se da desde arriba, vaciando de contenido el ámbito provincial a favor del ámbito estatal (reservando al ámbito estatal la decisión sobre qué materias competen al ámbito provincial) y desde abajo, dotando a la negociación en el ámbito de empresa capacidad de negociar a la baja lo fijado en el sectorial (esto es, dejarnos sin base mínima).
Gehiago irakurri

Andra honek baino kolpe ederragoa hartuko genuke denok…

Data | Otsaila 3, 2012 | Egilea | Sonia González | Ez dago iruzkinik

Bromazkoa ematen du Arantxik pasatu didan bideo hau, baina hasi pentsatzen… ez dauka batere graziarik. Zerbitzu publikoak pribatizatuz gero -ahalegiten ari diren bezala- gutxi batzuk baino ez lirateke salbu izango. Zenbat diru, hainbesteko osasun, hezkuntza, zaintza, baita gure biziaren segurtasuna ere.

Bai,  bideo honetako kolpea baino gogorragoa izango litzateke denontzako.

Euskal herriaren etorkizun ekonomikoa

Data | Urtarrila 5, 2012 | Egilea | Sonia González | Ez dago iruzkinik

Denok dakigu zelan dauden gauzak. Txarto. Oso txarto. 2012rako ez da hobetuko. Horrela utzi genezake irakurketa ekonomikoa eta fede kristauak agindu legez, onartu, etsi eta agoantatu. Batzuok ez gaude horretarako eginak, ordea.

Ekonomia interesatuki “zientziatzat” jotzen hasi zenetik, ekonomia politikatzat oso gutxik jotzen dute. Beraz, ez itxaron nigandik azterketa “makroekonomikorik”.

Duela hilabete inguru, unibertsitate ikerketa batek adierazi zigun estatu propioa izateko potentzialitate handienak zeuzkaten lurraldeak Eskozia eta Euskal Herria zirela. Hori entzunda akaso poztu ginen eta gure egoa elikatu ere egin genuen astebetez. Baina horrek ez du betirako irauten. Estatu bat eraikitzeko borrokatzen ari garen honetan, hartzen ari diren erabakiak gure lan eta bizi baldintzak ez ezik, gure herriaren etorkizun ekonomikoa arrisku bizian jartzen ari dira. Eta etorkizun ekonomiko barik, ze Estatu eraiki behar dugu?
Gehiago irakurri

Euskal preso eta iheslari politikoak etxera! Kontatu gurekin!

Data | Abendua 12, 2011 | Egilea | Gorka Berasategi | Ez dago iruzkinik

Asteburu honetan Euskal Preso Politikoen Kolektiboak beste aurrera pauso bat eman du bere aldarrikapenetan. Kolektibo honen partaideen euskal herriratzea prozesua aurrera joan dadin ezinbesteko aldagaia dela argi daukate euskal presoek. Orain gizartean hori ezinbestez eman behar dela aldarrikatzea dagokigu besteoi.

Nabaria da euskal gizartearen zati handi batek aitortzen dituela euskal presoen eskubide politikoak. Esaldi hau ez da ba nolanahikoa, esanahi ikaragarria dauka. Alde batetik gatazka politikoaren aitortza egiten zaio euskal gatazkari. Hainbatek oraindik orain gure herrian gatazka politikorik existitzen ez dela diote, geroz eta gutxiago dira hala ere. Bestetik gatazka horren konponbidera eramango gaituen prozesu demokratikoan parte hartzeko eskubidea. Hemen kokatzen da euskal herriratzearen beharra, baita parte hartze politikorako beharrezkoak diren beste hainbat behar ere.
Gehiago irakurri

Gehiago »
  • Sarreren RSS Jarioak
  • Iruzkinen RSS jarioa
  • RSS LAB Twitterren

  • Administrazio Gunea