LAB SINDIKATUA

Atzerrira, nor bere herria defendatzera

Arraroa egiten da Madrilerako bidea hartzea, arraroa batez ere Euskal Herritik behera dagoen espetxeren batera joateko ez denean. Eta are arraroagoa, autobusetik jaitsi, banderak eta ikurrinak zabaldu, Castellana bidea hartu eta espainiar Lan Ministerioan Internazionala abesten amaitzea. Hala ere, askoz arraroagoa egin zitzaien ziur asko espainolei euren erresumaren muinean dagoen kalean zein Lan Ministerioko gorbatadunei [...]

Martxoaren 22ko adierazpena

Hitzak haizeak eramaten dituela eta, adierazpen batean jaso ditugu oraingoan gehiengo sindikalaren eskutik egiten ari garen bidea zuzentzen duten gogoeta nagusiak. Lehenik eta behin, gaur egiten diren politiken eta inposatzen ari dizkiguten erreformen salaketa, erabaki guzti guztiak gure eskubideak murrizteko direlako, banketxe eta enpresarien mesedetan, euren interesak nagusitzeko gure beharren gainetik. Horren ondoan, CCOO eta [...]