LAB SINDIKATUA

Parekidetasun garaian bizi garela esatea gezur hutsa da

Langile familia batean jaio eta hazi naiz; aita beti lanean etxetik kanpo eta ama beti lanean etxean. Gurasoak beti ahaleginetan, baina ezin iritsi denok guztia dugula eskura esaten digun sistema honetan. Bi aukera nituen, orduan: gurasoek ahalegin gutxi egiten zituztela pentsatzea, edo sistema hau kaka hutsa dela pentsatzea. Bigarrenaren alde egin nuen, noski. Pixkanaka inguruko [...]